DERRIGORREZKO LANAK
1. LANA Kopiatu zure KOADERNOAN orri hau edo egin antzeko bat. Lan bat bukatzen duzunean, egin balorazioa, eskolan bezala.
2. LANA Egunero ohea egin, zure gela bildu eta, gutxienez, beste etxeko lan bat.
3.LANA Eskatu gurasoei kristalak garbitzen erakustea. Kristal bat garbitzen duzun bitartean, eskatu norbaiti argazki bat egitea eta bidali Edurne, Maiteri edo taldeari.
4. LANA Egunero irakurri gutxienez hogei minutuz. Liburu bat bukatzen duzun bakoitzean klikatu hemen eta erantzun. Bukatzen duzunean sakatu BIDALI botoia.
6. LANA Maiuskulak eta minuskulak: eskatu norbaiti laguntza ordenagailuan nola idazten den maiuskulaz eta minuskulaz azaltzeko. Ondoren egin fitxa hau.
7. LANA Aurreko astean martetar bati idatzi zenion eskutitza. Hau egin behar duzu aste honetan:
- Irakurri ozenki eskutitza eta zerbait zuzentzeko ikusten baduzu, zuzendu. Ongi jarri dituzu puntuak?
- Irakurri ozenki zenbait aldiz, oso ongi irakurri arte, telebistako aurkezleek bezala.
- Grabatu eta bidaliozu Maite edo Edurneri.
- Egiozu argazkia zure marrazkiari eta bidali ere bai.
8.LANA Jolastu Nor da? aplikazioan hiru mailetan (erreza, tartekoa eta zaila) hiruetan hiru izar lortu arte.
9.LANA Hasi edo jarraitu egunkaria idazten. Idatzi, gutxienez, egin edo sentitu duzun gauza bat. Ez ahaztu data idazten. Egin nahi duzun bezala. Hemen duzu eredu bat.
13. LANA Gorpuntz atalak. Ikusi eskolako ikasle ohi hauen bideoa. Marraztu KOADERNOAN ama, aita edo nahi duzun pertsona. Idatzi zure marrazkian bideoan aipatzen diren atal guztiak eta lotu geziekin.
14. LANA Eguzki sistema. Errepasatu abestia eta erantzun galderak.
15. LANA Agurtu udaberria yoga egiten duzun bitartean. Bideoa.
16. LANA Magia pittin bat. Ikusi bideoa. Saiatu errepikatzen, grabatu eta bidali zure familiako norbaiti (aito-amonak, izeba-osabak, lehengusu lehengusinak) edo gelako taldera edo maite duzun beste pertsona bati.
17. LANA Begiratu ama, aita edota anai-arrebaren begiak eta marraztu, soilik begiak, orria osoa betetzen duten begi handiak. Ongi ikusi formak eta koloreak.
18. LANA Egin dantza eta astindu gorputza. Aldapan gora!

19. LANA Ingelesa. Aste honetan animalien izenak errepasatuko dituzu. Bideoa1. Bideoa2. Bideoa3. Bideoa4. Ariketa.
20. LANA Musika.
- Belarriak adi eta eskuak dantzan Vivaldiren udaberriarekin!
- Pentagramaenea: sol, mi, la. Carmenen bideoa
- Belarriak adi eta eskuak dantzan Vivaldiren udaberriarekin!
- Pentagramaenea: sol, mi, la. Carmenen bideoa
21. LANA Adi asteazkenean blogean jarriko den erronkari!
HAUTAZKO LANAK
A -HATZ10: mekanografia ikasteko aplikazioa, umeei zuzendua eta euskaraz. Ez da doainik (9 euro urtean)
C - IPUINEN AUDIOAK. Etxe giroan.
D - ALDIZKARIA. Irrien lagunak
E - IPUIN BAT egunez egun.
F - IKUSBERA: jolasak euskeraz eta on line. Egunero jolas berri bat.
G - FILMAK EUSKERAZ
H - MARRAZKI BIZIDUNAK (eitb3)
I - ESKULANAK ETA JOLASAK (eitb3)
J - EUSKAL DANTZAK
K - EUSKERAZ GAZTELERAZ Egunero proposamen berri bat (ERA).
L - Disfrutatu ARTELANAK (Google art and culture)
M- BITARTEAN, ETXETIK IKASTEN (eitb3)
Kaixo Maite Lur naiz.
ErantzunEzabatuTxikipedian begiratu dut eta ilargia satelitea dela ikusi dut.
Bai! Ilargia gure satelitea da. Akats bat zegoen galdetegian. Zuri esker jadanik zuzenduta dago. Mila esker!
ErantzunEzabatuKaixo Oriol naiz! Amarekin egin dut eta ez da busti. Oxigenoak ez diolako lekurik uzten
ErantzunEzabatuKaixo Oriol naiz. Esperimentua amarekin egin dut eta ez zait busti papera. Oxigenoak ez dio lekurik uzten
ErantzunEzabatu