2020(e)ko ekainakren 28(a), igandea

GOZATU UDA!

Udan gozatzeko idei asko izango ditutzu. Aurrera!!!

Ikasi duzuna errepasatu edo zabaldu nahi baduzu hona hemen ideia batzuk.

2020(e)ko ekainakren 13(a), larunbata

12.ASTE BEREZIA (ekainak 15 - 19). AZKEN ASTEA!

  1. LANA Kopiatu koadernoan orri hau edo egin antzeko bat. Lan bat bukatzen duzunean egin balorazioa, eskolan bezala.
  2. LANA Etxeko lan asko egiten badakizu. Egin etxeko garbiketako lanak banatzeko plan bat aita edota amarekin.
  3. LANA Udako egutegia. Galdetegia
  4. LANA Ipuina: Udako oporrak. Itxi begiak eta entzun ipuina. Ondoren, osatu galdetegia.
  5. LANA Izenik gabeko ipuina. Irakurri ipuina. Osatu galdetegia.
  6. LANA Heldua naiz!
    Aurreko astean handitan nola biziko zaren imaginatu eta idatzi zenuen.  Aste honetan honakoa egin behar duzu: 
    -  Birpasatu idatzitakoa eta ongi begiratu ea maiuskulak eta puntuak zuzen idatzi dituzun.
    - Irakurri bizpahiru aldiz telebistako esatariek egiten duten bezala egin arte.
    - Grabatu bideoan eta bidali  Edurne edo Maiteri.
  7. LANA Agur bigarren maila!
    Bildu zerrenda batean 1. eta 2.mailan gustuko izan dituzun bizpahiru gauza, eta, nahi baduzu hain gustukoak izan ez dituzunak. - Izan prest ostiraleko bideodeian lagunei kontatzeko.
  8. LANA Zenbakiak. Hizkiz idatzi.
  9. LANA Kahoot. 1000 arteko zenbakiak
    Zuk bakarrik jolasteko sakatu hemen
    Edurne eta Maiterekin jolasteko sakatu hemen
  10. LANA San Frantzisko eskolako umeak eta Peruko altiplanoko umeak itxialdian ikasten. Egin lan hauek. Ostiraleko bideodeian honetaz hitz egingo dugu.
    - Ikusi bideoa.
    -Pentsatu zeintzuk izan diren San Frantziskoko umeen eta Peruko altiplanoko umeen arteko berdintasunak eta ezberdinatasunak  itxialdian ikasteko.
    - Erabili Maps  edo Earth aplikazioak eta begiratu non dagoen Iruña eta non dagoen Perú. 
    - Zer dira Andeak?
    - Zer da kitxua (quechua)?
  11. LANA Matific. Errepasatu "Etxeko lana" atalean egin dituzun lanak. Errepikatu behar dituzunak guztietan lau edo bost izar lortu arte.
  12. LANA Imaginatu animalia bat zarela. Galdetegia.
  13. LANA Aste hauetan yoga landu duzu Itziarrekin. Aukeratu gustuko duzuna yoga jarrera bat, egin zure gorputzez, eskatu norbaiti argazkia egitea eta bidali Edurne edo Maiteri. Edurnek eta Maitek Itziarri bidaliko dizkiote argazkiak eta berak bideo batean bilduko ditu. Hona hemen eredu batzuk.
  14. LANA  Gogoratzen duzu klasean lana egiten genuenean? Egin marrazki bat eta izan prest ostiraleko bideodeian lagunei erakusteko eta zer marraztu duzun kontatzeko.

2020(e)ko ekainakren 10(a), asteazkena

11.ASTEKO ERRONKA: AZKENA!

Ikusi bideo hau eta utzi zure iruzkina blogean.
- Inor ezagutu al duzu bideoan?
- Inoiz entzun al duzu zarzuela kantatzen?
- Zer iruditu zaizu?
 

2020(e)ko ekainakren 7(a), igandea

11.ASTE BEREZIA (ekainak 8 - 12)

  1. LANA Kopiatu koadernoan orri hau edo egin antzeko bat. Lan bat bukatzen duzunean egin balorazioa, eskolan bezala.
  2. LANA Egunero ohea egin eta zure gela bildu.
  3. LANA Garbitu lanbasaz sukaldeko zorua. Egin argazki bat eta bidali Edurne edo Maiteri.
  4. LANA Alfabetoa. Galdetegia.
  5. LANA Errimak
    - Ikusi  berriz bideoa. Adi hitzen errimari!
    Galdetegia on line.

  6. LANA Heldua naiz!
    Imaginatu urteak pasatu direla eta zure amak edo aitak orain duten adina duzula. Idatzi honako hauek:
    - Non bizi zara?
    - Norekin bizi zara?
    - Non egiten duzu lan?
    - Zer duzu gustuko aisialdian egiteko?
    Hemen duzu eredu bat baina ez da derrigorrez horrela egin behar.
    Bukatu ondoren egin marrazki bat (zu eta zure familia edo lagunak edo etxea...).
  7. LANA Jarraitu eguneroakoa idazten. Idatzi egin edo sentitu duzun gauza bat, gutxienez.
  8. LANA Zenbakiak eta eragiketak. Galdetegia.
  9. LANA Erlojua. Galdetegia.
  10. LANA Matific
  11. LANA Anfibio bat: igela.
     - Igelaren metamorfosia. Bideoa ikusi. Gelditu bideoa hitzak irakurri ahal izateko.
    - Zapaburuak eta igelak. Bideoa ikusi. 
    - Erantzun galdetegia.
  12. LANA Narrastiak
    - Ikusi bideoa. - Osatu galdetegia.
  13. LANA  Eskultura bat egin.
    Honako materialak erabil ditzakezu:
    - eraikuntza jolas bat edo eraikuntza jolas ezberdinak nahastuta. 
    - plastilina edo modelatzeko edozein ore.
    - bururatzen zaizun edozein material (liburuak, kuxinak...).
    Argazki bat egin eta Edurne edo Maiteri bidali.
  14. LANA Eta hirugarren mailan, norekin?
    - Edurneren gelakoa bazara, klikatu HEMEN
    - Maiteren gelakoa bazara, klikatu HEMEN
  15. LANA Adi asteazkeneko erronkari! Hau bai, azkena!

2020(e)ko ekainakren 3(a), asteazkena