2020(e)ko martxoaren 22(a), igandea

2.ASTE BEREZIA (martxoak 23 - 27)

DERRIGORREZKO LANAK
1. LANA Kopiatu zure koadernoan orri hau edo egin antzeko bat. Lan bat bukatzen duzunean, egin balorazioa, eskolan bezala.
2. LANA Egunero ohea egin, zure gela bildu eta, gutxienez, beste etxeko lan bat egin.

3.LANA Graba ezazu bideo bat lokarriak lotzen eta bidali Edurne edo Maiteri. Ez badakizu, lehenago entrenatu.
4. LANA: Egunero irakurri gutxienez hogei minutuz. Liburu bat bukatzen duzun bakoitzean klikatu hemen eta erantzun. Bukatzen duzunean sakatu BIDALI botoia.
5. LANA Imaginatu martetar bat iritsi dela zure etxera eta ez dakiela zer ari den gertatzen egun hauetan. Martetarra gorra da (ez du entzuten) baina badaki euskeraz irakurtzen. Idatziozu koadernoan eskutitz bat dena azaltzeko. Hemen duzu hasteko modu bat. Hobe azaltzeko, marrazki bat ere egingo diozu.
7. LANA Grufaloren ipuina. Ikusi bideoa. Erantzun galderak.
8. LANA Masajeak. Ikusi Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bideoa. Eman bost minutuko masajea zure etxeko norbaiti. Eskatu masaje bat etxeko norbaiti.
9. LANA Bilatu etxeko gela bakoitzean erre bat edo bi erre dituzten hitzak, adibidez azukrea. Idatzi koadernoan. Hemen duzu eredua
10.LANA Udaberria. Ikusi bideoa eta erantzun galdetegia.

11.LANA  Jolastu TxikiSuper aplikazioan "Bikain, txapeldun"" atera arte.

12. LANA Ostegunean norbaiten urtebetetzea da gure geletan. Zer iruditzen zaizu deitzea edo bideo bat bidaltzea? 
13. LANA  Clothes vocabulary. Egin hiru fitxak. Bat bukatu ondoren "FINISH" sakatu eta gero CHECK MY ANSWERS.

14. LANA  Musika. Ikusi Carmenen hiru bideo hauek: Agurra,   Txirula - bolia  eta Ai, Simon, Simon!

15. LANA Ikusi  bideoa. Egin etxean idei horietako baten bat eta, nahi baduzu, bidali klaseko whatsapp taldera.

16. LANA  Adi asteazkenean blogean jarriko den erronkari! 


HAUTAZKO  LANAK
17. LANA  Egin probak itzultzaile honekin. Idatzi nahi duzuna euskeraz edo gazteleraz eta ikusi zer gertatzen den. 
18. LANA  Matific
19. LANA Egin ezazu egunkari bat. Gogoa duzunean idatzi data eta egun horretan gertatu zaizuna, edo sentitu duzuna, edo adierazi marrazki baten bidez, edo...
20. LANA: Ereite lana. Klasean tomatearen haziak erein behar genituen, jaio ondoren Piparrikara eramateko. Eskolara bueltatzen garenean tomatea ereiteko oso berandu izango da. Etxean zerbait ereiten saia zaitezke: sagar haziak, udare haziak, kalabazaren haziak, garbantzuak, babarrunak, dilistak... Apuntatu koadernoan noiz egiten duzun, noiz jaio den... zure landarearen egunkaria izango da. Nahi baduzu, gelako Whatsap taldera bidal dezakezu bideo bat edo argazkia kontatzeko.
22.  LANA Ikusi doodle hau hau. Bilatu informazioa Ignaz Semmelweis medikuari buruz (adibidez hemen). Erantzun galdera  hauek.
23. LANA Saia zaitez ariketa hauek minutu batean baino azkarrago egiten. 2aren taula3aren taula.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina