2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

3.ASTE BEREZIA (martxoak 30 - apirilak 3)

DERRIGORREZKO LANAK
1. LANA Kopiatu zure KOADERNOAN orri hau edo egin antzeko bat. Lan bat bukatzen duzunean, egin balorazioa, eskolan bezala.

2. LANA Egunero ohea egin, zure gela bildu eta, gutxienez, beste etxeko lan bat.

3.LANA Eskatu gurasoei kristalak garbitzen erakustea. Kristal bat garbitzen duzun bitartean, eskatu norbaiti argazki bat egitea eta bidali Edurne, Maiteri edo taldeari.

4. LANA Egunero irakurri gutxienez hogei minutuz. Liburu bat bukatzen duzun bakoitzean klikatu hemen eta erantzun. Bukatzen duzunean sakatu BIDALI botoia.

5.LANA Ipuina: Emakumea erraldoia eta bele beltza. Ikusi bideoa. Erantzun galderak.

6. LANA Maiuskulak eta minuskulak: eskatu norbaiti laguntza ordenagailuan nola idazten den maiuskulaz eta minuskulaz azaltzeko. Ondoren egin fitxa hau.

7. LANA Aurreko astean martetar bati idatzi zenion eskutitza. Hau egin behar duzu aste honetan:
- Irakurri ozenki eskutitza eta zerbait zuzentzeko ikusten baduzu, zuzendu. Ongi jarri dituzu puntuak?
- Irakurri ozenki zenbait aldiz, oso ongi irakurri arte, telebistako aurkezleek bezala.
- Grabatu eta bidaliozu Maite edo Edurneri.
- Egiozu argazkia zure marrazkiari eta bidali ere bai.

8.LANA  Jolastu Nor da? aplikazioan hiru mailetan (erreza, tartekoa eta zaila) hiruetan hiru izar lortu arte. 

9.LANA Hasi edo jarraitu egunkaria idazten. Idatzi, gutxienez, egin edo sentitu duzun gauza bat. Ez ahaztu data idazten. Egin nahi duzun bezala. Hemen duzu eredu bat.


11.LANA Lauaren taularen azalpenaren bideoa. Idatzi taula KOADERNOAN. Ikasi abestia. Egin ariketak

12. LANA Matific

13. LANA Gorpuntz atalak. Ikusi eskolako ikasle ohi hauen bideoa. Marraztu KOADERNOAN ama, aita edo nahi duzun pertsona.  Idatzi zure marrazkian bideoan aipatzen diren atal guztiak eta lotu geziekin. 


14. LANA Eguzki sistema. Errepasatu abestia eta erantzun galderak.

15. LANA  Agurtu udaberria yoga egiten duzun bitartean. Bideoa.

16. LANA Magia pittin bat. Ikusi bideoa. Saiatu errepikatzen, grabatu eta bidali zure familiako norbaiti (aito-amonak, izeba-osabak, lehengusu lehengusinak) edo gelako taldera edo maite duzun beste pertsona bati. 


17. LANA Begiratu ama, aita edota anai-arrebaren begiak eta marraztu, soilik begiak, orria osoa betetzen duten begi handiak. Ongi ikusi formak eta koloreak.


18. LANA Egin dantza eta astindu gorputza. Aldapan gora!



19. LANA  Ingelesa. Aste honetan animalien izenak errepasatuko dituzu. Bideoa1. Bideoa2. Bideoa3. Bideoa4. Ariketa.

20. LANA  Musika. 
- Belarriak adi eta eskuak dantzan Vivaldiren udaberriarekin! 
- Pentagramaenea: sol, mi, la. Carmenen bideoa

21. LANA  Adi asteazkenean blogean jarriko den erronkari! 


HAUTAZKO  LANAK
A -HATZ10: mekanografia ikasteko aplikazioa, umeei zuzendua eta euskaraz. Ez da doainik (9 euro urtean)
C - IPUINEN AUDIOAK. Etxe giroan.
D - ALDIZKARIA. Irrien lagunak
E - IPUIN BAT egunez egun.
F - IKUSBERA: jolasak euskeraz eta on line. Egunero jolas berri bat. 
H - MARRAZKI BIZIDUNAK (eitb3)
I - ESKULANAK ETA JOLASAK (eitb3)
K - EUSKERAZ  GAZTELERAZ  Egunero proposamen berri bat  (ERA). 
L - Disfrutatu ARTELANAK (Google art and culture)  
M- BITARTEAN, ETXETIK IKASTEN (eitb3)

2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

2.ASTEAREN BALORAZIOA (gurasoak) / VALORAIÓN DE LA 2ª SEMANA (madres y padres)


Koronabirusak sortu duen egoerak, eskolan zuen seme-alabekin aurrera eramaten ditugun lan planak moldatzera eraman gaitu. Bigarren aste honetan zuen balorazioak jaso nahi ditugu, hurrengo asteko plana blogean jarri aurretik. AURREKO ASTEAN GALDETEGIA BETE BAZENUEN ETA ZURE IRITZIA EZ BA DA ALDATU, EZ DUZU BETE BEHARRIK. Galdera guztiak erantzun ditzazkezu edota nahi dituzunak. Zure izena eskatzen da baina ez da derrigorrezkoa eta modu anonimoan bete dezakezue. Zuen korreoei buruz informaziorik ez jasotzeko dago programatua. 

El coronavirus ha generado una situación especial que nos ha llevado a modificar la forma de presentar los planes semanales que preparamos para el trabajo de aula con vuestr@s hijas e hijos. Tras esta segunda semana, queremos recibir vuestras valoraciones antes de cerrar el siguiente plan. SI LA SEMANA ANTERIOR RESPONDISTE AL CUESTIONARIO Y  SI TÚ OPINIÓN NO HA CAMBIADO, NO ES NECESARIO QUE VUELVAS A RESPONDERLO.  Podéis contestar a todas las preguntas o a las que queráis.  Se pide vuestro nombre pero no hay problema para que lo hagáis de manera anónima. Esta programado para que no recoja información sobre vuestros correos. 
Eskerrik asko!!!
Edurne y Maite










2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

ASTEKO ERRONKA: ARTZAIREN ARAZOA

Artzaiak arazo bat du. Bideoan ikusiko duzu.
Bilatu edo  egin etxean artzaia, otsoa, ardia eta letxua eta hasi probak egiten. Ondoren idatzi iruzkin bat blogean eta kontatu:
- Nor zara?
- Nola zaude?
- Konpondu al duzu artzaiaren arazoa? Erreza izan da? Inork lagundu al zaitu?



2020(e)ko martxoaren 22(a), igandea

2.ASTE BEREZIA (martxoak 23 - 27)

DERRIGORREZKO LANAK
1. LANA Kopiatu zure koadernoan orri hau edo egin antzeko bat. Lan bat bukatzen duzunean, egin balorazioa, eskolan bezala.
2. LANA Egunero ohea egin, zure gela bildu eta, gutxienez, beste etxeko lan bat egin.

3.LANA Graba ezazu bideo bat lokarriak lotzen eta bidali Edurne edo Maiteri. Ez badakizu, lehenago entrenatu.
4. LANA: Egunero irakurri gutxienez hogei minutuz. Liburu bat bukatzen duzun bakoitzean klikatu hemen eta erantzun. Bukatzen duzunean sakatu BIDALI botoia.
5. LANA Imaginatu martetar bat iritsi dela zure etxera eta ez dakiela zer ari den gertatzen egun hauetan. Martetarra gorra da (ez du entzuten) baina badaki euskeraz irakurtzen. Idatziozu koadernoan eskutitz bat dena azaltzeko. Hemen duzu hasteko modu bat. Hobe azaltzeko, marrazki bat ere egingo diozu.
7. LANA Grufaloren ipuina. Ikusi bideoa. Erantzun galderak.
8. LANA Masajeak. Ikusi Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bideoa. Eman bost minutuko masajea zure etxeko norbaiti. Eskatu masaje bat etxeko norbaiti.
9. LANA Bilatu etxeko gela bakoitzean erre bat edo bi erre dituzten hitzak, adibidez azukrea. Idatzi koadernoan. Hemen duzu eredua
10.LANA Udaberria. Ikusi bideoa eta erantzun galdetegia.

11.LANA  Jolastu TxikiSuper aplikazioan "Bikain, txapeldun"" atera arte.

12. LANA Ostegunean norbaiten urtebetetzea da gure geletan. Zer iruditzen zaizu deitzea edo bideo bat bidaltzea? 
13. LANA  Clothes vocabulary. Egin hiru fitxak. Bat bukatu ondoren "FINISH" sakatu eta gero CHECK MY ANSWERS.

14. LANA  Musika. Ikusi Carmenen hiru bideo hauek: Agurra,   Txirula - bolia  eta Ai, Simon, Simon!

15. LANA Ikusi  bideoa. Egin etxean idei horietako baten bat eta, nahi baduzu, bidali klaseko whatsapp taldera.

16. LANA  Adi asteazkenean blogean jarriko den erronkari! 


HAUTAZKO  LANAK
17. LANA  Egin probak itzultzaile honekin. Idatzi nahi duzuna euskeraz edo gazteleraz eta ikusi zer gertatzen den. 
18. LANA  Matific
19. LANA Egin ezazu egunkari bat. Gogoa duzunean idatzi data eta egun horretan gertatu zaizuna, edo sentitu duzuna, edo adierazi marrazki baten bidez, edo...
20. LANA: Ereite lana. Klasean tomatearen haziak erein behar genituen, jaio ondoren Piparrikara eramateko. Eskolara bueltatzen garenean tomatea ereiteko oso berandu izango da. Etxean zerbait ereiten saia zaitezke: sagar haziak, udare haziak, kalabazaren haziak, garbantzuak, babarrunak, dilistak... Apuntatu koadernoan noiz egiten duzun, noiz jaio den... zure landarearen egunkaria izango da. Nahi baduzu, gelako Whatsap taldera bidal dezakezu bideo bat edo argazkia kontatzeko.
22.  LANA Ikusi doodle hau hau. Bilatu informazioa Ignaz Semmelweis medikuari buruz (adibidez hemen). Erantzun galdera  hauek.
23. LANA Saia zaitez ariketa hauek minutu batean baino azkarrago egiten. 2aren taula3aren taula.

2020(e)ko martxoaren 20(a), ostirala

ENGLISH - 24TH WEEK

Clothes (Matching), an interactive worksheet by Meri
liveworksheets.com

She's wearing..., an interactive worksheet by David4
liveworksheets.com

2020(e)ko martxoaren 19(a), osteguna

1.ASTEAREN BALORAZIOA (gurasoak) / VALORAIÓN DE LA PRIMERA SEMANA (madres y padres)


Koronabirusak sortu duen egoerak, eskolan zuen seme-alabekin aurrera eramaten ditugun lan planak moldatzera eraman gaitu. Lehenengo egunak pasa ondoren, zuen balorazioak jaso nahi ditugu, hurrengo asteko plana blogean jarri aurretik. Galdetegi  hau erantzutea eskertuko dizuegu. Zuen izena eskatzen da baina ez da derrigorrezkoa eta modu anonimoan bete dezakezue. Zuen korreoei buruz informaziorik ez jasotzeko dago programatua. Galdera guztiak erantzun ditzazkezu edota nahi dituzunak.


El coronavirus ha generado una situación especial que nos ha llevado a modificar la forma de presentar los planes semanales que preparamos para el trabajo de aula con vuetr@s hijas e hijos. Ya han pasado los primeros días con este funcionamiento y quisiéramos conocer vuestras valoraciones, antes de subir al blog las actividades de la semana siguiente. Os agradeceremos que contestéis el cuestionario. Se pide vuestro nombre pero no hay problema para que lo hagáis de manera anónima. Esta programado para que no recoja información sobre vuestros correos. Podéis contestar a todas las preguntas o a las que queráis.  

Eskerrik asko!!!

Hona hemen familien balorazioen txostena.
Podéis leer aquí el informe sobre las valoración de las familias.

2020(e)ko martxoaren 15(a), igandea

1.ASTE BEREZIA (martxoak 16 - 20)

1. LANA: koaderno bat prestatu.  Koronabirusaren marrazkiekin apainduko duzu estalkia?

2.LANA: Kopiatu zure koadernoan orri hau edo egin antzeko bat. Lan bat bukatzen duzunean, egin balorazioa, eskolan bezala.

3. LANA: egunero ohea egin, zure gela bildu eta, gutxienez beste etxeko lan bat egin.

4. LANA: Egunero irakurri gutxienez hogei minutuz. Liburu bat bukatzen duzun bakoitzean klikatu hemen eta erantzun. Bukatzen duzunean sakatu BIDALI botoia.

5. LANA: Matific

6. LANA: Animaliak.  Lortu hiru izar atal bakoitzean (baserrain, basoan, atzerrian, letrak eta puzzleak)

7.LANA: Sofia, musika maite zuen behia bideoa ikusi.

8.LANA: Sofiaren bideoa arretaz ikusi ondoren, erantzun galdera hauek. Bukatzen duzunean sakatu BIDALI botoia.

9. LANA: ikasi Akerra ikusi nuen abestia bideo honetan eta honetan.

10. LANA: abestia ikasi ondoren egin ariketa hau.

11. LANA: errepasatu biaren eta hiruaren taulen abestiak.

12. LANA: Idatzi koadernoan biaren eta hiruaren taulak.

13. LANA: Saia zaitez ariketa hauek minutu batean baino azkarrago egiten. 2aren taula. 3aren taula.

14. LANA: egin koadernoan etxetik atera gabe egin daitezkeen sei gauzen zerrenda. Ez ahaztu data idaztea. Horrela egin dezakezu

15. LANA: marraztu koadernoan zure burua egun hauetan etxean egiten ari zaren bi gauza ezberdinak egiten.

16. LANA: azaldu heldu bati klasean koronabirusari buruz ikasi duguna.

17. LANA: entzun eta kantatu ingelesez Hello!  Days of The Week  House