2020(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

ETA ASTE HONETAN, ZER?



Aste honetan zuk zeuk egingo duzu zure lan plana. 
Ostiralean elkartuko gara eta egindako lana lagunekin partekatzea proposatzen dizugu. Hona hemen idei batzuk:
  1. IKERKETA. Egin ikerketa bat zure intereseko gai bati buruz. Bildu informazioa eta ikasi. Prestatu hiru galdera gai horri buruz eta ostiralean galdetu lagunei. Haiek erantzuna ez badakite, zuk azaldu.
  2. ARTE LAN PLASTIKOA. Egin artelan bat eta ostiralean nola egin duzun kontatu lagunei.
  3. MUSIKA. Zuek bai musikariak! Aurreko asteetan Carmenek proposatutako lanen artean bat aukeratu edo zure gustuko abesti bat  abestu edo dantzatu. Aldez aurretik grabatu eta bidali.
  4. "KAIOA" IPUINAREN ILUSTRAZIOA. Irakurtzen ari garen ipuina, ilustratzeko  lehiaketa bat dago. A4 edo A3 orrietan egin daiteke lana, edozein teknika irabiliz. Lana Elkar liburudenda batera eraman dezakezue edo plataformara igo. Umearentzat eta taldearentzat badaude sari interesgarriak.

EDO ZUK PRESTATU NAHI DUZUN EDOZEIN GAUZA  GUSTURA IKUSI ETA ENTZUNGO DUGU  OSTIRALEAN!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina