2020(e)ko maiatzaren 31(a), igandea

10.ASTE BEREZIA (ekainak 1 - 5)

  1. LANA Kopiatu koadernoan orri hau edo egin antzeko bat. Lan bat bukatzen duzunean egin balorazioa, eskolan bezala.
  2. LANA Egunero ohea egin eta zure gela bildu.
  3. LANA Gurasoen laguntzaz prestatu tortila bat. Egin argazkia eta Edurne edo Maiteri bidali.
  4. LANA Ekainaren egutegia
     - Kopiatu ekainaren egutegia  edo apuntatu gertatuko direnak etxeko egutegi batean.
    - Errepasatu hilabeteen izenak. Bideoa.
    - Osatu galdetegia  
  5. LANA Ipuina: Hau bai istorio bitxia!
    - Ikusi bideoa.
    Galdetegia on line.
    - Galdetegia paperean inprimatzeko (nahi baduzu)
  6. LANA Eskutitza
    - Hartu aurreko astean Pinki martetarrari idatzitako eskutitza.
    - Begiratu ea puntuak eta maiuskulak ongi jarri dituzun.
    - Irakurri zenbait aldiz, telebistako kazetariek irakurtzen duten bezala irakurri arte.
    - Prest duzunean ozenki irakurri, bideo batean grabatu eta Edurne edo Maiteri bidali.
  7. LANA Jarraitu eguneroakoa idazten. Idatzi egin edo sentitu duzun gauza bat, gutxienez.
  8. LANA 5aren taula.
    - Idatzi koadernoan 5aren taula eta saiatu buruz ikasten.
    - Egin ariketa hauek (hasieran taulari begira eta gero begiratu gabe).
  9. LANA Geometria. Galdetegia.
  10. LANA Alde Zaharreko erraldoiak
    - Ikusi Alde Zaharreko erraldoien  bideoa.  Ongi ikusi zenbat neurtzen eta pisatzen duen Suak.
    - Erantzun galdetegia.
  11. LANA Matific
  12. LANA. Anfibioak.
    - Ikusi bideoa.
    - Osatu galdetegia.
  13. LANA Animali ugaztun bat: ahuntza.
    - Ikusi bideoa. - Osatu galdetegia.
  14. LANA Natura hila (bodegoia)
    - Ikusi artista ezagunen bodegoien margo lanak.
    - Prestatu bodegoi bat etxean dituzun gauzekin eta egin argazki bat.
    - Saiatu prestatu duzun bodegoia margotzen nahi duzun teknika erabiliz eta egin argazki bat.
    - Bidali bi argazkiak Edurne edo Maiteri. 
  15. LANA Adi asteazkeneko erronkari! Azken erronka!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina