2020(e)ko apirilaren 19(a), igandea

5.ASTE BEREZIA (apirilak 20 - 24)


DERRIGORREZKO LANAK

1. LANA Kopiatu zure KOADERNOAN orri hau edo egin antzeko bat. Lan bat bukatzen duzunean, egin balorazioa, eskolan bezala.

2. LANA Egunero ohea egin, zure gela bildu eta, gutxienez, beste etxeko lan bat.

3.LANA Zapatilen lokarriak modu askotan jar daitezke. Ikusi bideoa. Aukeratu bideoan ikusi duzun modu bat edo bestelakoa. Jarri lokarriak eta lotu. Egin bi argazki, bat lokarririk gabe eta bestea lokarriak jarrita. Bidali bi argazkiak Edurneri, Maiteri edo taldera.

4. LANA Egunero irakurri. Liburu bat bukatzen duzun bakoitzean klikatu hemen eta erantzun.

5. LANA Ipuina: Oinutsik jauregian. Irakurri ipuina pantailan.  Erantzun galderak. 

6. LANA Gogoratzen al duzu idatzi zenuen ipuina? Neska edo mutila, etxean, armairua... Aste honetan hau egin behar duzu:
- Irakurri ozenki ipuina eta, zerbait zuzentzeko ikusten baduzu, zuzendu. Ongi jarri dituzu puntuak? Eta maiuskulak?
- Irakurri ozenki zenbait aldiz, oso ongi irakurri arte, telebistako aurkezleek bezala.
- Grabatu eta bidaliozu Maite edo Edurneri.
- Egiozu argazkia zure marrazkiari eta bidali ere bai.

7.LANA Hasi edo jarraitu egunkaria idazten. Idatzi, gutxienez, egin edo sentitu duzun gauza bat. Ez ahaztu data idazten. Egin nahi duzun bezala. Hemen duzu eredu bat.

8.LANA  Besoak. Egin fitxa hau.

9. LANA Matematika fitxa.

10.LANA  Matific

11. LANA Giza gorputza. Galdetegia.

12.LANA Abestia entzun.  Hutsuneak bete fitxa honetan. Abestia: Eskerrik asko!

13. LANA Egin paper, kartoi edo oihalezko lore bat eta ongi gorde, beharko duzu eta!

14.LANA Grabatu Idoiaren bideoaren antzeko bat (telefonoa horizontalean)

- Hartu zure lorea.
- Jarri "Eskerrik asko!" abestiaren hasiera.
- Eskuineko eskuz lorea hartuko duzu eta ezkerrekora pasatuko duzu, pantaila osoa erabiliz. Ez egin oso azkar.
- Bitartean kantatu eta dantzatu errepikatzen den puska. Eskatu zure etxekoei bideo batean ZU bakarrik grabatzea.

15.LANA   Grabatu beste bideo bat (telefonoa horizontalean).

- Zuk bakarrik edo zure familiarekin kantatu eta dantzatu tokatu zaizun puska.
- Mozorratu zaitezkete.
- Grabatzen duzuen bitartean, utzi abestia piztuta ordenagailuan edo beste telefono batean.

16. LANA  Agurtu udaberria eta tximeletak yoga egiten duzun bitartean. Bideoa.

17.LANA Dantzatu! Aldapan gora!

18. LANA  Gorputza astindu ingelesez! Bideoa

19. LANA Feelings and emotions:  Watch the video, answer the questions and click “sent/bidali”


HAUTAZKO  LANAK
A-HATZ10: mekanografia ikasteko aplikazioa, umeei zuzendua eta euskaraz. Ez da doainik (9 euro urtean)
B - GORPUTZ HEZIKETA ETXEAN
C - IPUINEN AUDIOAK. Etxe giroan.
D - ALDIZKARIA. Irrien lagunak
E - IPUIN BAT egunez egun.
F - IKUSBERA: jolasak euskeraz eta on line. Egunero jolas berri bat. 
G - FILMAK EUSKERAZH - MARRAZKI BIZIDUNAK (eitb3)
I - ESKULANAK ETA JOLASAK (eitb3)
J- BITARTEAN, ETXETIK IKASTEN (eitb3)
K - EUSKAL DANTZAK

L - PROPOSAMEN UGARI  (ERA)  Euskeraz  Gazteleraz  
M - ARTELANAK (Google art and culture) 
N - BIDERKETA TAULAK  2aren taula    3aren taula   4aren taula 
Ñ- IPUINA: KAIOA. Irakurri.  Entzun.
O- THE DOT. STORY AND SONG. Let’s draw activity! Make a draw about how you are feeling (sad, happy, nervous…) Share it with me: csalvado@educacion.navarra.es  Then you can listen to this reading aloud and sing a song.  You can try drawing too!!
P-  BIDAI MUSIKALA Carmenen eskutik. Txirula jotzeko ariketa ez da egin behar.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina