2020(e)ko maiatzaren 31(a), igandea

10.ASTE BEREZIA (ekainak 1 - 5)

  1. LANA Kopiatu koadernoan orri hau edo egin antzeko bat. Lan bat bukatzen duzunean egin balorazioa, eskolan bezala.
  2. LANA Egunero ohea egin eta zure gela bildu.
  3. LANA Gurasoen laguntzaz prestatu tortila bat. Egin argazkia eta Edurne edo Maiteri bidali.
  4. LANA Ekainaren egutegia
     - Kopiatu ekainaren egutegia  edo apuntatu gertatuko direnak etxeko egutegi batean.
    - Errepasatu hilabeteen izenak. Bideoa.
    - Osatu galdetegia  
  5. LANA Ipuina: Hau bai istorio bitxia!
    - Ikusi bideoa.
    Galdetegia on line.
    - Galdetegia paperean inprimatzeko (nahi baduzu)
  6. LANA Eskutitza
    - Hartu aurreko astean Pinki martetarrari idatzitako eskutitza.
    - Begiratu ea puntuak eta maiuskulak ongi jarri dituzun.
    - Irakurri zenbait aldiz, telebistako kazetariek irakurtzen duten bezala irakurri arte.
    - Prest duzunean ozenki irakurri, bideo batean grabatu eta Edurne edo Maiteri bidali.
  7. LANA Jarraitu eguneroakoa idazten. Idatzi egin edo sentitu duzun gauza bat, gutxienez.
  8. LANA 5aren taula.
    - Idatzi koadernoan 5aren taula eta saiatu buruz ikasten.
    - Egin ariketa hauek (hasieran taulari begira eta gero begiratu gabe).
  9. LANA Geometria. Galdetegia.
  10. LANA Alde Zaharreko erraldoiak
    - Ikusi Alde Zaharreko erraldoien  bideoa.  Ongi ikusi zenbat neurtzen eta pisatzen duen Suak.
    - Erantzun galdetegia.
  11. LANA Matific
  12. LANA. Anfibioak.
    - Ikusi bideoa.
    - Osatu galdetegia.
  13. LANA Animali ugaztun bat: ahuntza.
    - Ikusi bideoa. - Osatu galdetegia.
  14. LANA Natura hila (bodegoia)
    - Ikusi artista ezagunen bodegoien margo lanak.
    - Prestatu bodegoi bat etxean dituzun gauzekin eta egin argazki bat.
    - Saiatu prestatu duzun bodegoia margotzen nahi duzun teknika erabiliz eta egin argazki bat.
    - Bidali bi argazkiak Edurne edo Maiteri. 
  15. LANA Adi asteazkeneko erronkari! Azken erronka!

2020(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

ASTEKO ERRONKA: ASMAKIZUNAK

Edurnek hiru asmakizun proposatzen dizkizu, zinez zailak! Ea baten bat asmatzen duzun.
Ongi entzun, pentsatu eta utzi zure iruzkina!

...eta hona hemen erantzunak!

2020(e)ko maiatzaren 24(a), igandea

9.ASTE BEREZIA (maiatzak 25 - 29)

  1. LANA Kopiatu koadernoan orri hau edo egin antzeko bat. Lan bat bukatzen duzunean egin balorazioa, eskolan bezala.
  2. LANA Egunero ohea egin eta zure gela bildu.
  3. LANA Nola garbitzen da zorua zure etxean? Galdetu eta garbitu gutxienez bi gela erratza, xurgagailua edo errobota erabiliz.
  4. LANA Alfabetoa. Errepasatu abezedarioa. Osatu galdetegia.
  5. LANA Ipuina: Tximeleta belarriak.
    - Bideoak ikusi: Bideoa 1   Bideoa 2
    Galdetegia on line. Galdetegia paperean inprimatzeko (nahi baduzu)

  6. LANA Ipuina: "Kaioa".
    - Irakurri 6. eta 7. kapituluak. - Galdetegia.
  7. LANA Martetarraren bigarren bixita
    - Ikusi Pinki martetarraren bixiten bideoa. - Martetarrari eskutitza idatzi behar diozu, bideoan egiten dizkizun galderei erantzunez eta nahi duzun guztia gaineratuz.
         . Koronabirusa oraindik Iruñean ba al dago? eta munduan?
         . Nola sentitzen zara?
         . Osasuntsu al zaude? Zure ingurukoak?
         . Etxetik ateratzen al zara? Ateratzen zarenean, zer egiten duzu?
         . Eskolara joaten al zara?
         . Eta etxean zer egiten duzu?
    - Hemen duzu hasteko eredu bat. 
    - Sinatu bukaeran eta apaindu.

  8. LANA Jarraitu eguneroakoa idazten. Idatzi egin edo sentitu duzun gauza bat, gutxienez.
  9. LANA Zenbakiak eta eragiketak. Galdetegia.
  10. LANA 4aren taula.
    - Errepasatu abestia.
    - Egin ariketak.
    - Ikusi bideoa eta prestatu zure "memory"-a
    - Jolastu "memory"-an. Egi argazkia eta bidali Maite edo Edurneri.
  11. LANA Dirua. Galdetegia.
  12. LANA Matific
  13. LANA Animalia ugaztunak.
    - Ongi aztertu eskema. - Bideoa ikusi. - Erantzun galdetegia.
  14. LANA Nola jaiotzen dira animalia ugaztunak? Ikusi gutxienez hauetako bi bideo.
      Behia Katua   Izurdea  Ardia  Jirafa
  15. LANA Margo lana.
    Kalera ateratzen zaren batean gelditu eta begiratu zure inguruan. - Erreparatu ikusten duzun guztiari: Zertan ari dira umeak? Eta helduak? Animaliarik ba al dago? Nola daude zuhaitzak? Nola dago zerua? Beste gauzarik ikusten al duzu? - Etxera iristen zarenean marraztu ikusitakoa. Erabili nahi duzun materiala. - Bidali Edurne edo Maiteri.
  16. LANA Yoga. Sima tximua. Itziarren agurra.
  17. LANA Prestatu zure etxean gorputza astintzeko zirkuitu bat. Hemen duzu eredu bat.
  18. LANA Afrikako dantzak gorputza astintzeko (ingelesez)
  19. LANA Topic: Family.
     - Watch this video and sing the song. - Vocabulary practice
  20. LANA Musika. Carmenen bideoa ikusi eta erritmoak imitatzen saiatu.
  21. LANA Adi, asteazkeneko erronka!


2020(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

ETA ASTE HONETAN, ZER?



Aste honetan zuk zeuk egingo duzu zure lan plana. 
Ostiralean elkartuko gara eta egindako lana lagunekin partekatzea proposatzen dizugu. Hona hemen idei batzuk:
  1. IKERKETA. Egin ikerketa bat zure intereseko gai bati buruz. Bildu informazioa eta ikasi. Prestatu hiru galdera gai horri buruz eta ostiralean galdetu lagunei. Haiek erantzuna ez badakite, zuk azaldu.
  2. ARTE LAN PLASTIKOA. Egin artelan bat eta ostiralean nola egin duzun kontatu lagunei.
  3. MUSIKA. Zuek bai musikariak! Aurreko asteetan Carmenek proposatutako lanen artean bat aukeratu edo zure gustuko abesti bat  abestu edo dantzatu. Aldez aurretik grabatu eta bidali.
  4. "KAIOA" IPUINAREN ILUSTRAZIOA. Irakurtzen ari garen ipuina, ilustratzeko  lehiaketa bat dago. A4 edo A3 orrietan egin daiteke lana, edozein teknika irabiliz. Lana Elkar liburudenda batera eraman dezakezue edo plataformara igo. Umearentzat eta taldearentzat badaude sari interesgarriak.

EDO ZUK PRESTATU NAHI DUZUN EDOZEIN GAUZA  GUSTURA IKUSI ETA ENTZUNGO DUGU  OSTIRALEAN!

2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

ASTEKO ERRONKA: MALABAREAK ZAPIEKIN

Ikusi honako bi bideo hauek, hartu ideiak eta hasi etxean zapi arinak bilatzen!




Utzi zure iruzkina blogean eta, nahi baduzu, bidali gelako Whatsapp taldera zure bideoa.
- Zapiak aurkitu al dituzu etxean? Beste material batekin saiatu al zara?
- Nola saiatu zara? Bi zapirekin? Hiru zapirekin?
- Errezak ala zailak suertatu zaizkizu?
- Zure etxeko beste inor ere saiatu al da?
- Nola sentitu zara saiakeretan? Disfrutatu duzu? Zure buruarekin haserratu al zara ez zitzaizulako ateratzen?  Ez zitzaizun ateratzen eta berehala uzti duzu? Saiatu eta saitu egin duzu? 

2020(e)ko maiatzaren 9(a), larunbata

8.ASTE BEREZIA (maiatzak 11 - 15)


DERRIGORREZKO LANAK


1. LANA Kopiatu zure KOADERNOAN orri hau edo egin antzeko bat. Lan bat bukatzen duzunean, egin balorazioa, eskolan bezala.

2. LANA Egunero ohea egin, zure gela bildu eta, gutxienez, beste etxeko lan bat.

3.LANA Aukeratu barazki bat eta prestatu (garbitu, moztu, egosi...). Bidali argazki bat irakasleei edo taldera.

4.LANA Txisteak
  • Ikusi bideo honetan zure irakasleak txiste txarrak kontatzen.
  • Konta ezazu zuk txiste bat, grabatu eta bidali. Irakasleek kontatu duten txiste bat izan daiteke edo zuk dakizun txiste on bat.
5. LANA Idatzi txiste bat zure moduan. Bideoan kontatu duzuna edo beste bat izan daiteke. Gogoratu honako hauek:
  • Norbaitek hitz egiten duenean beste lerro batean hasi behar duzu.
  • Beharra dagoenean, erabili beste puntuazio ikurrak (puntuak, komak, galdera ikurrak, harridura ikurrak).
  • Idatzi minuskulaz. Erabili maiuskulak soilik behar-beharrezkoak direnean (hasieran, puntu bat eta gero, pertsona eta herrien izenetan...).
6. LANA Egunero irakurri. Liburu bat bukatzen duzun bakoitzean klikatu hemen eta erantzun.

7. LANA Ipuina: "Kaioa". Irakurri bi aldiz 4. eta 5. kapituluakOsatu galdetegia.

8.LANA  Ipuina: Babarrun ale magikoa.   Bideoa Galdetegia on line.   
Nahiago baduzu, inprima dezakezu eta lana paperean egin. Galdetegia paperean.

9.LANA Jarraitu egunerokoa idazten. Idatzi, gutxienez, egin edo sentitu duzun gauza bat. Ez ahaztu data idazten. Egin nahi duzun bezala. Hemen duzu eredu bat.

10.LANA Gurpilak. Galdetegia.

11. LANA Zenbakuntza eta eragiketa. Galdetegia.

12.LANA  Matific

13. LANA Animalia  ornagabeak. Bideoa. Galdetegia.

14. LANA Animaliak.  Errepasatu animalien izenak. Lortu hiru izar bost ateletan (baserrian, basoan, atzerrian, letrak eta puzzleak).

15.LANA Marigorringoa. Informazioa. Galdetegia.

16. LANA Artelana

  • Ikusi bideoa.
  • Hartu ideiak eta egin lan bat.
  • Bidali Maite edo Edurneri.
17. LANA   Yoga saioa.

18.LANA Dantzara! Erre zenituzten sorginak

19. LANA   Gorputza astindu ingelesez! 

20. LANA   English

21. LANA  Musika:  GORPUTZ PERKUSIOA II. Tinbrea zein iraupena lantzeko bideoa. Ikusi eta saiatu egiten

22.LANA  Adi asteazkeneko erronkari!

2020(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

ZORTZI ZENBAKIAREN ERRONKA

Utzi zure iruzkina!
- Ba al dakizu nola adierazi  zortzi zenbakia bost makila erabilita?
- Ez zaizu bururatzen?
- Antzeko bat ezagutzen duzu?


OSTIRALA!   HONA HEMEN EDURNEREN ERRONKAREN  EBAZPENA!


2020(e)ko maiatzaren 3(a), igandea

7. ASTE BEREZIA (maiatzak 4 - 8)



DERRIGORREZKO LANAK

1. LANA Kopiatu zure KOADERNOAN orri hau edo egin antzeko bat. Lan bat bukatzen duzunean, egin balorazioa, eskolan bezala.

2. LANA Egunero ohea egin, zure gela bildu eta, gutxienez, beste etxeko lan bat.

3.LANA Garbitu komuneko konketa. Egin argazki bat eta bidali.

4.LANA Maiatza
  • Bilatu maiatzeko egutegi bat edo egin zuk. Hementxe duzu eredua.
  • Egutegian zure gauzak apunta ditzakezu, adibidez, zein ordutan dituzun bideodeiak.
  • Erantzun galdetegi hau.
5.LANA Asmakizunak.
  • Erantzun galdetegia.
  • Ikasi buruz tokatu zaizun igarkizuna eta, nahi baduzu, beste bat ere bai.
  • Grabatu bideo batean eta bidali Edurne edo Maiteri.
6. LANA Egunero irakurri. Liburu bat bukatzen duzun bakoitzean klikatu hemen eta erantzun.

7. LANA Ipuina: "Kaioa". Irakurri bi aldiz 2. eta 3. kapituluak. Osatu galdetegia.

8.LANA  Ipuina: Mailuen zopa.   Bideoa Galdetegia on line.   
Nahiago baduzu, inprima dezakezu eta lana paperean egin. Galdetegia paperean.

9. LANA Aurreko astean komiki bat egin zenuen. Kontatu bideo batean istoriotxoa eta erakutsi zure komikia.

10.LANA Jarraitu egunerokoa idazten. Idatzi, gutxienez, egin edo sentitu duzun gauza bat. Ez ahaztu data idazten. Egin nahi duzun bezala. Hemen duzu eredu bat.

11.LANA Oiloen hankak. Galdetegia.

12. LANA Zenbakuntza eta eragiketa. Galdetegia.

13.LANA  Matific

14. LANA Animalia ornodunak eta ornagabeak. Bideoa. Galdetegia.

15. LANA Mandala

- Ikusi bideoa.
- Egin zuk ere antzeko lan bat, nahi baduzu zuk bakarrik edo zure etxeko norbaitekin.

16. LANA Magia.
  • Grabatu bideo batean magia truko bat. Txanponaren desagerpenarena izan daiteke edo zuk ezagutzen duzun beste bat. Bideoan ez kontatu trikimailua!
  • Bidali Edurneri, Maiteri edo taldera.

17. LANA  Yoga saioa.

18.LANA Gorputza astindu euskeraz ama, aita edo anai-arreba batekin batera. Bideoan lau daude baina bi lagunekin aski da.

19. LANA  Gorputza astindu ingelesez!

20. LANA   The good egg: review activities.


  • Watch this video
  • Then, draw yourself the same is the egg: (I go for a walk, I read books, I listen to music, I do exercise, I write in my journal/diary, I find moments to be quiet, I breath in and out, I paint)
  • We will view your drawings next Tuesday (May 11).
21. LANA  Musika:  bideoak ikusi eta imitatzen saiatu. Nota musikalak Erritmo jolasa
  • Bideoak ikusi 
  • Imitatzen saiatu.
22.LANA  Adi asteazkeneko erronkari!